Aquí os dejo la entrevista que me realizó Urtzi Urkizu para el diario Berria. La podéis leer completa en este enlace.
2011-06-19
2011-06-19
Komunikazioa. Enrique Rodal. Radio Euskadiko esataria
«Herritarrei parte hartzeko tresnak eman behar dizkiegu»
Teknologia berrien eta Interneten inguruan aritzen da Rodal 'Konekta 2.0' irratsaioan, igandero, 15:00etatik 16:00etara.
Urtzi Urkizu
/ EITB
2003. urtetik egiten du lan Radio Euskadin Enrique Rodalek (Bilbo, 1969). Sare sozialen erabileran buru belarri dabil irratiko saioak zabaltzeko ahaleginean.
Zer moduz joan zaizue saioaren aurreneko denboraldian?
Oso ondo joan da. Pixkanaka ari gara bidea egiten. Jendearen feedbacka iristen joan zaigu. Gero eta jende gehiago dago sare sozialen bitartez saioa entzuten duena. Pozik gaude lehen urtearekin.
Zer premisa dituzu gaiak jorratzerakoan?
Lehen premisa erabilera da. Teknologia berrietaz hitz egin nahi dugu, baina jende guztiarentzat ulerterraza izan dadila. Teknologia batzuen inguruko azalpenak ematen saiatzen gara, herritarren egunerokotasunean gero eta txertatuago baitaude. Beste premisa da gertutasuna. Hau da, Euskal Herriko enpresak eta bertan sortutako zerbitzuak nabarmentzen ditugu. Gure inguruan dauden ekitaldien berri ere ematen dugu.
Zein da irratsaioko kolaboratzaileen ekarpena?
Niretzat funtsezkoa da. Fernan Diez aspalditik ezagutzen dut, elkarrekin Grafiti-n aritu ginen. Badaki jendeari zer interesatzen zaion. Igor San Roman sare sozialen gainean aritzen da. Sare sozialak etengabeko aldaketa prozesuan daude, eta haren ekarpena primerakoa da. Beste kolaboratzaile batzuk Raquel Franco, Mar Monsoriu eta Ana Santos dira. Bestetik, Ruben Sanchezek ETBko Nickdutnik saioko edukiak aurreratzen dizkigu.
Konekta 2.0-k entzule asko ditu Interneten. Nola ikusten duzu irratia eta Interneten arteko harremana?
Internetek zenbait saio entzuteko ematen duen aukera oso garrantzitsua da. Entzule asko daude irratsaioa ezin dutenak igande batean 15:00etan entzun, baina teknologiari esker beste edozein ordutan entzun dezaketenak. Ildo horretatik, irratiak aurrera begiratu behar du, eta Interneten laguntza izan behar du.
Bide horretan EITB Nahieran aurkeztu dute aste honetan.
Plataformak berrikuntza asko dakar. EITBk aspaldi martxan jarritako prozesuaren pauso handi bat da. Irratiari dagokionez, eduki guztiak daude bertan eskura. Atarian sartzen denak gozatu egingo du. Gainera, aspaldiko edukiak igo daitezen eskatzeko aukera du erabiltzaileak.
Euskadi Irratian larunbat goizetan @bildua irratsaioa egiten du Xabier Unanuek. Harremanik ba al duzu berarekin?
Elkar ezagutzen dugu, bai, eta harreman ona dugu. Hainbat topaketa eta prentsaurrekotan egon naiz berarekin. Kontsulta batzuk egiten ditugu, batez ere jarraitzaileei begira. Baina saio bakoitzak bere gisara funtzionatzen du. Nickdutnik saioko taldearekin ere badugu harremana.
Garai batean esaten zen interaktibitatea iritsiko zela komunikabideetara. Nola hobetu daiteke interaktibitatea?
Interaktibitaterako hainbat bide daude. EITBn garai batean kazetaritza herritarraren bidea ireki zen. Eguraldi tarterako jendeak argazki asko bidaltzen ditu. Entzulearen telefonoa ere hor dago. Beste bide bat Interneten erabiltzaileek idazten dituzten komentarioak dira. Orain sare sozialen gorakadarekin gaude. Ez dakigu etorkizunean zer sare sozial izango den lehentasuna duena. Myspacek, adibidez, beherakada nabarmena izan du. Guk argi duguna da herritarrei parte hartzeko tresnak eman behar dizkiegula.
Aro digitalaren aldaketekin eta etorriko denarekin irratiak biziraungo duela iruditzen zaizu?
Oro har, komunikabideetaz hitz egin beharko genuke, eta egun etengabeko aldaketa prozesu batean daude. Paperezko egunkariak, adibidez, Interneten ordaintzekoak ala doakoak izan aztertzen ari dira. Hedabide gehienek ez dute aurkitu formularik publizitatetik negozioa egiten. Estrategia komun bat sortu beharko da, ez bakarrik egunkarientzat, baizik eta irratientzat ere. Irratigintzan postcast-ak puri-purian daude. Bestalde, jendeak irratia entzuten duen bitartean beste zerbait egin dezake aldi berean. Alde horretatik irratiak etorkizuna izango du. Zabaltzen ari den beste tendentzia bat audioblogena da. Blog horietako sortzaileek audio programa bat grabatzen dute, zintzilikatu eta jendeak edozein lekutan entzun dezake. Horrek etorkizuna du.

Comentarios
Publicar un comentario